Asteko lehen eguna gogor hasi zen maila handiko Waterpolo txapelketarekin. Ez da erreza Bilboko Itsasadarrean murgiltzea eta korrontearen aurka egitea, baina beroak zuzenean bidali zituen jokalariak golak sartzera. Azkartza, Lauro, Club Deportivo, Maristas eta Barakaldoko taldeak lehiatu ziren Ripan jarritako zelaian. Orotariko adin eta mailako parte-hartzaileek erakustaldi handia eman zuten.
Waterpoloaren ostean, skate txapelketa
Arratsaldean gazte skaterrek publikoaren txaloak piztu zituen Arriaga plazan. Zortzi patinatzaileek, 20 minututan zehar mugimendu ezberdinak erakutsi zituzten patinaren gainean. Publikoaren beroari esker, finalean erritmoa gora egin zuen eta erakustaldia, handia izan zen. Azken bost partaideen maila oso antzekoa izan bazen ere, Izeik pausu bat aurrera eman eta txapela lortu zuen.
Bertsoak egunari amaiera emateko
Eguna amaitzeko Jon Maia eta Xabi Paya bertsolariek arratsaldeko poteoa animatu zuten, trikitilariek lagunduta. Zailtasunak zailtasun, mikroaren laguntzarik gabe egin zuten hasieran. Jon Maia gogoekin hasi zen: "Aste Nagusikoa urteko hitzordurik bereziena da". Zazpi Kaleetako tabernetan zehar Gero eta jende gehiago batu zen. Trikitilarien soinuekin dantzatzen eta bertsoez gozatzen eman zuten arratsaldea bilbotarrek.