Goizean zehar, urtero bezala, aurtengo tortilla txapelketa ospatu zen Areatzan. Hamaika kuadrilla zein konpartsakidek parte hartu zuten. Hala, Aixeberri izan zen konpartsen arteko sailean tortillarik onena egin zuena.
Arratsaldean, ordea, euskarazko freestyle saioa antolatu zuten konpartsek Arriaga Antzokiaren aurrean. Bertan, sei pertsonek parte hartu zuten eta Iñaki Viñaspre bertsolari zein rap abeslariak irabazi zuen lehiaketa.