Goizez, 3x3 basket txapelketari ekin zioten. Hasiera batean goiz eta arratsaldez luzatzeko asmoa bazuten ere, eguneko beroa dela eta, bertan behera utzi zuten arratsaldeko zatia.
Arratsaldean, ordea, urtero bezala, txosna onenaren eta eskasenaren sariak banatu zituzten: kanpaia eta eulia. Era horretan, aurtengo txosna onenaren saria Trikimailurentzat izan zen; eulia, aldiz, Irrintzi konpartsarentzat.