Goizean, konpartsa desberdinek "Ur jolasak" ekintzan parte hartu zuten. Parranda egun mordoa gainean izan arren, konpartsakideek ez zuten aukerarik galdu euren arteko jokoan beste behin ekiteko.
Arratsaldean, urtero antolatzen den Hiri Krosaren txanda izan zen, aurten 25. urteurrena ospatu duena. Era horretan, partaideek egun hauetako edariak izerditzeko aukera izan zuten.