Larunbat goizean, aurtengo edizioaren elementu garrantzitsuena izan den Elkarlan Uholdearen ekitaldia antolatu zuten konpartsek, 1983ko uholdeen 40. urteurrena dela eta. Arratsaldez, konpartsen arteko herri kirolen txapelketa izan zen ekitaldi nagusia. Hala, urtero bezala, jende ugari animatu zen konpartsakideen arteko jokoak ikustera.
Igandean, buztan txapelketak amaiera eman zion aurtengo lehiaketa gastronomikoari. Arratsaldean, Akerbeltz Erromeriak jaien azken orduak giro musikatuan ospatzeko aukera eman zuen. Azkenik, gau partean, Marijaiaren erreketak itxiera eman zien aurtengo Bilboko jaiei.