Egun osoan zehar kirol jarduerak nagusi izango diren arren, kirol emaitza bera gutxiengoa izango da. Aipatutako partiduak ez ezik, beste hainbat ekintza ere antolatuko dira, besteak beste: arrazakeriaren kontrako hitzaldiak, egun osoan zehar zabalik egongo den azoka politikoa, txiki gunea eta musika talde desberdinak.
Futbol taldeek 5 jokalariz osatuta egon beharko dute eta saskibaloikoek, aldiz, 3 jokalariz. Talde guztiek jatorri, genero, orientazio edo identidade desberdineko partaideak izan beharko dute. Bihar izango da azkeneko eguna izena emateko eta mundialitoantiracistabilbo@gmail.com helbidearen edo @mundialitoantiracista instagram kontuaren bitartez egin beharko dute taldeek. Horretaz gain, egunean zehar bildutako dirua arrazismoaren kontra lan egiten duen kolektibo bati emango zaio.