Pentsiodunen mugimenduaren borrokak tinko dirau

uriola.eus 2023ko ira. 4a, 19:03

Gaur ekin diote, berriz ere, EHPM kideek asteleheneroko mobilizazioari. Udako etenaldiaren ostean, pentsionistek 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko borrokari heldu diote berriz.

Dagoeneko ia ohiko bihurtu den bezala, Euskal Herriko Pentsiodun Mugimenduko kideek Bilboko Udalaren aurrean egin dute mobilizazioa. Gaurkoa, ikasturte honetako lehendabizikoa izan da eta hala segituko dute hurrengo astelehenetan ere.

5 urte baino gehiago luzatu den borroka hauetan, euren aldarrikapena berbera izaten jarraitu du: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzea. Izan ere, gogorarazi dutenez, bizi-baldintzak nekez mantendu eta hobetu daitezke egun jasotzen dituztenekin. “Pentsioen erreformaren indarraldiko lehen urtetik, 2013tik 2018ra, barne, pentsiodunok erosteko ahalmenaren % 2,8 galdu dugu. 2019Tik 2022ra, biak barne, % 6 galdu dugu. Guztira % 8,8. 2023an, KPI % 4tik gora amaitzen bada, % 4 baino ez dugu berreskuratuko”.

Horretaz gain, Pentsio Sistema Publikoaren finantzaketa bermatzea eskatu dute, 1400 euroko gutxieneko soldataren bidez, kalitatezko enplegua sortuz eta soldaten erosteko ahalmena berreskuratuz. Bestalde, pentsioetan dagoen genero-arrakala ere erreferentzia egin diote (% 37koa dena), eta harekin bukatzeko konpentsazio bat ezarri eta alarguntza-pentsioa oinarri arautzailaren %100eraino hobetu beharko litzatekeena.

Azkenik, egun Espainiako estatu mailan bizi den ezegonkortasun politikoa aipatu dute, ondoren euren aldarrikapenak lortzeko borrokarako duten indarra agerian uzteko. “Berdin dio nork gobernatu, guk pentsioak defendatu!”