Bilboko Udalak Artxandan egiten ari diren egurrezko pasabide bietako lehena eraikitzeko obrak amaitu ditu. Zehazki, Artxandako Begiratokia eta Enekuri lotzen dituen oinezko bidearen obrak, Eraztun Berdetik, amaitu eta herritarrentzat ireki du.
Pasabidea BI-604 errepidearen gainean dagoen oinezkoentzako zubitik abiatzen da, Esclavas de Fátima Ikastetxearen inguruan, eta Banderas mendiaren gailurreraino igotzen da; gero, Berriz bidetik jarraituko du, Artxandako Begiratokiko pasealekuarekin bat egiten duen tokiraino.
Orotara, 1,5 kilometroko ibilbidea eta 2 metroko zabalera du. Horretaz gain, gehienez, % 8ko malda du. Finantziazioari dagokionez, 1.892.249,65 euroko aurrekontua izan du (BEZik gabe), eta bederatzi hilabetetan gauzatu da.
Esan bezala, aurreikusitako lanak ez dira bukatu. Hurrengo hilabeteetan bigarren pasabideko lanak bukatu eta irekiko dute, Cabras mendiko hegaletik Elorrietaraino iristen dena, alegia.