“La Vuelta” txirrindularitza denboraldiko azken itzuli nagusia da. Abuztuaren 26an hasi eta gero, gutxi geratzen da amaierara iristeko. Hala, asteburu honetan, irailaren 9an eta 10ean, Euskal Herrira iritsiko da. Eta Frantziako Tourrean gertatu zen bezala, Gure Eskuk erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko ekitaldia egingo du.
Zehazki, kirol frogak Nafarroa zeharkatuko du. Hori kontuan hartuta, Izaban, Iruñean eta Lekunberrin ekimenak antolatuko dituzte bi eragileek.
Autobusak Bilbotik
Igandean Lekunberrin antolatuko den ekintzan parte hartzeko autobusak irtengo dira Bilbotik. Interesatuta dagoenak https://izenaeman.gureesku.eus/ orrialdean edota Errondabide tabernan eman ahalko du izena. Izen emateak 15 €-ko prezioa du.
Autobusak goizeko 8:30etan irtengo dira San Nikolasetik eta eguerdiko 12:30etan iritsiko dira Lekunberriko Ibarberri ikastolara. Bertan, kalejira, herri bazkaria eta ikurrinen banaketa egin ostean, errepideetara mugituko dira, helmugara iritsi aurretik. Azkenik, arratsaldeko 19:00etan itzulerako autobusa hartuko dute.