Gaur, irailaren 11an, LABek hedabide desberdinak deitu ditu EAEko eskola-jangelen inguruan adierazpen bat egiteko. Bertan, sindikatuko irakaskuntzako eta eskola-jangeletako ordezkariek parte hartu dute.
Hizlariek gogorarazi dutenez, “Hezkuntza Sailak, 23 urteren ondoren, ikastetxe publikoetako jangelak arautzen dituen 2000ko agindua aldatzeko prozedura hasi du, alde bakarrez eta inolako elkarrizketa sozialik gabe. Are gehiago, abuztua aprobetxatu du, zeina sektorearen jarduera eza den, aldaketa egiteko”.
LABek argi eta garbi utzi nahi izan du jangela ikastetxeko beste gune bat izan behar duela, ez zerbitzu osagarri soil bat gehiago; beraz, ezinbestekoa deritzo ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-proiektuan txertatzeari.
Amaitzeko, Hezkuntza Sailari hezkuntza komunitatea osatzen duten sindikatu zein eragileekin biltzeko eskatu diote, jangela eredu berri baterantz trantsizio adostu bat lortu ahal izateko.