Bilbon elkartuko dira gaurtik ostegunera bitarte itsas ikerketako munduko aditu nagusiak. Ekintza Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluak (ICES ingelesez) antolatu du, Urteko Konferentzia Zientifikoaren (ACS) baitan.
AZTIk (Arrantzuarekiko Zientzia eta Teknika Iraskundeak) esperientzia handia du eta erreferentea da aipatutako arlo zientifikoan. Orotara, Europako eta Ipar Amerikako 750 profesional, ikerketa-institutuetako buru eta arduradun politiko baino gehiago izango dira ekitaldian.
Foroan, zientzialariek ere online jarraitu ahal izango dutena, ozeanoarekin lotutako gai interesgarriak eta gaurkotasunari buruzko hitzaldiak izango dira. Hala, lan-saio eta mahai-inguruen programa zabal batean arreta berezia jarriko du haren iraunkortasunaren alde zientzia, datuak eta aholkularitza emateko egiten ari den lanean.
Erronkak eta aukera berriak
Konferentzia honetan aurkeztutako lorpen zientifikoak lagungarriak izango dira itsasoko eta kostaldeko ekosistemek gizarteari ekartzen dizkioten onurei eustea bermatuko duten eta pertsonen osasuna, ekonomia eta bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetuko duten oinarriak ezartzeko.
Ekimenak Garapen Iraunkorrari buruzko Munduko Gailurraren, 2030erako Biodibertsitate Estrategiaren eta Itsas Estrategiari buruzko Esparru Zuzentarauaren (MSFD) helburuen irismenean aurrera egiten jarraitzea ahalbidetuko du. Era berean, Arrantza Politika Bateratua osorik ezartzea erraztuko du, itsasoak eskaintzen dituen zerbitzuen eta onuren parte diren habitaten eta espezieen kontserbazio-egoera ona bermatzeko.