Irailaren 20an, Nazio Batuek Klima Anbizioari buruzko Goi Bilera egingo dute New Yorken, tenperatura globalaren igoera 1,5 ºC-tik behera mugatzeko herrialdeek duten anbizio eskasa handitzeko asmoz. Ekitaldi horren aurrean, Fridays for Future-Juventud por el Clima, Alianza por el Clima eta hainbat erakunde eta plataformek nazioarteko deialdia bere egitea erabaki dute, erregai fosilen erabilera azkar, zuzen eta behin betiko amaitzea eskatzeko. Hala, deialdiak Bilbon ere oihartzuna izango du.
Erakunde sinatzaileek, gaur Bilbon aurkeztutako manifestuan adierazi dutenez, “Munduko emisioek gora egiten jarraitzen dute, nahiz eta muturreko fenomeno meteorologikoek urteak daramatzaten giza ondorio, ondorio sozial eta ekonomiko izugarriak erakusten, gobernuak oso urrun daude jarraibide zientifikoekin bateragarria den murrizketa bat finkatzetik eta erregai fosilak arazo klimatiko handiaren sorburu nagusia direla eta horien erabilera desagertu egin behar dela adieraztetik”.
Euskal Herrian ere presente dugun arazoa
Antolatzaileek ez dute aipatu gabe utzi nahi izan gure herrian ere arazo ekologiko honen eragileetako bat daukagula: Petronor. “Iaz, mozkinen errekorrarekin bat eginez, petrolio isuri handia sortu zuen Perun, eta kalte konponezina eragin zuen kostaldean”.
Mobilizazioaren xehetasunak
Kolektiboek manifestaziora deitu dute datorren ostiralean, irailak 15, 19:00etan, pertsonentzat, ekosistementzat eta planetarentzat garestiegia den energia fosila amaiera-data jartzeko eskatzeko nazioarteko komunitateari.