Marcel Duchamp-ek museo batean txizatoki bat erakusgai jarri zuen bezala, ekintza berbera izango da Patxo Telleriaren bakarrizketaren muina. Zer da artea? Zer sortzailea? Galdera hauetatik tiraka, eta antzerkiaren ideia hankaz gora jarriz, Telleriak ikuslea esperientzia teatrala ikuspuntu berri batetik ikustera bultzatuko du, berak idatzi eta antzeztutako antzezlan honetan.
Antzezlana Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskainitako jardueren baitan izango da asteazkenean, arratsaldeko 19.00etan eta sarrera dohainik izango da.