Bi hamarkada baino gehiago daramatzate Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak elkarlanean, hirian euskararen erabilera bultzatzeko ahaleginetan. Gaur, urtero lez, firmatu den hitzarmenaren bidez, bi erakundeek hautu honi jarraipena emateko konpromezua plazaratu dute, beste behin. Andres Urrutia euskaltzainburuak elkarlan hau Euskaltzaindiaren xede diren euskeraren ikerketa eta sustapena betetzekotresna eraginkorra dela azaldu du ekitaldian, eta hitzarmen hau, zehazki, Bilboko egunerokotasunean euskera aitzinatzeko izango dela gehitu du, batik bat kulturaren bidez euskera gizartearen aurrean atsegingarri eginez.
Firmatu duten agiriaren barne, hizkuntzaren arloko ahokularitza, hitzaldien antolakuntza eta hizkuntza biziberritzeko eta euskal kulturaren zabalkundea eragiteko jardunaldi eta kultur jardueren antolaketa daude, besteak beste. Aurtengo ekintzen artean azpimarragarria da LAUTAN HIRU euskerazko antzerki-jaialdiari eman zaion bultzada.