Asko dira Mikel Renteríak zuzendutako Walk On Project erakundeak antolatzen dituen ekintzak; pasa den asteburuan bertan, Kokein, El Deseo del Doctor eta Delirium Tremens talde euskaldunak izan dira Euskalduna Jauregian ospatu den WOP Festival jaialdian, eta atzo beste bi ekimenek bat egin zuten Itsas Museumen parean: WOP Challenge eta Estropatadak.
WOP Challenge
Aurten hiru modalitate aurkeztu dituzte WOP Challenge-ren baitan: 19 etapa eta bi eguneko lasterketa, 226Km-ko luzeerakoa, 5 etapa eta 49 Km-ko lasterketa laburragoa, eta oinezko 49Km-ko lasterketa. Hiru lasterketetan 2 eta 12 lagun arteko taldeek hartu dute parte eta izen ematean bildutako diruarekin gaixotasun neurologikoen azterketan inbertitzeko 1200 minututan lortzea izan du helburu. Lasterketa laburrenak Getxoko portu zaharretik irten, Galdames eta Sodupe zehar igaro eta itsas Museumerarteko ibilbidea izan zuten. Lasterketa nagusiak ibilbide askoz luzea izan zuen: Guggenheilm Museoko zabalgunetik hasi, Arrigorriag, Dima, Urkiola, Matiena, Aulesti, Gernika, Bermeo, Armintza, Getxo, Galdames eta Sodupe igaro, Itsamuseimen amaitu zuten lasterketa korrikalariek.
Estropatada
Bestelako lasterketa bat izan zen baita ere atzo Itsas Museumen: 20.000 “bioahatetxo” askatu zituzten itsasdarrean. XI. Estropatada honetan, material biodegradagarriz eginiko ahatetxoak erosi ahal izan dituzte aurretiaz partaideek, eta haien arteko lasterketa zirkuitu bat eratu da, ahatetxo azkarrena txapeldun izan dadin. 2013 lehen aldiz egin zenean plastikozko ahatetxoak ziren protagonista ekimenean, baina hauek zuten ingurumenarekiko eragina kontuan hartuta, 2019an pinaburuak eta azkenik, 2021etik aurrera, material biodegradagarriz eginiko ahatetxoak erabili dira lasterketan. Irabazleek etxera eraman zituzten sarien artean, merkatalguneetarako bonuak edota Toyota bat urte batez erabiltzeko aukera izan dira aurten, besteak beste.
WOP erakundeak antolatzen dituen ekitaldien eta produktuen salmentarekin 1.000.000€ baino gehiago lortu dituzte guztira gaixotasun neurodegeneratiboen azterketarako, nazioarteko 6 proiekturen bitartez eta 150 hitzaldi baino gehiago eman dituzte ordura arte.