Ametzolan gertatu den matxura batek Renfeko C1 eta C1 lineetan atzerapenak eta ezeztapenak eragin ditu, Santurtzi eta Muskiz eta Bilboren arteko zerbitzuak etenaraziz. Matxurak gehienbat C2 lineari eragin dio: 6 eta 30 minutu arteko atzerapenak izan dituzte trenek, eta Muskiztik Bilbora zijoazen erabiltzaileek Barakaldon jaitsi behar izan dute, gero berriz ere Santurtzirantz dijoan trena hartu eta Bilbora iristeko.
Beste egun batez, linea hauen erabiltzaileek aparteko garraio zerbitzuak erabili behar izan dituzte lanera edo eskolara joateko, jadanik ohikoa bihurtu den gertaera. Udan zehar eta kurtso berriaren hasieran arazo ugari izan ditu garraio enpresak zerbitzu hauek normaltasunez eskaintzeko; Renfe Bizkaiako enpresa batzordekideek plazaratu zuten gutxienez beste 30 makinista gehiago beharko zituztela udako beharrei aurre egiteko. Hontaz gain, inbertsio faltagatik, EAEko azpiegitura zaharkituta dago; trenbideak egoera txarrean daude eta trenak 40 urte baino gehiago daude, haien bizitza-baliagarriaren azken hasperenean.
Matxurak eguneroko ogi
Enpresa Batzordearen adierazpenean Bizkaiko zerbitzuen eteteak matxuren ohikotasunaren eta langile faltaren emaitza direla plazaratu zuten, Bilboko Ollargan mantentze-instalazioen egoera txarrak areagotu duen egoera. Fernando Rueda Batzordeko kideak trenak egoera oso txarrean, aire girotu zein megafonia gabe eta egoera txarrean dauden aulki eta argiekin aurkitzen direla azaldu du, eta egoera okerrenean, trenen erabilera ibilbidearen erdian eten dezaketela matxura hauek, bidaiariak trenen barnean egonda. Ebakuazio lanak hainbat orduz luza ditzake honek.
Enpresaren erantzuna
Renfek egoera hau konpontzeko hainbat neurri hartzen ari zela azaldu zuen irailean; 20 makinista ingururen formazioa habian jarri zutela eta hile amaierarako aurreikusten zutela haien inkorporazioa. Urriaren lehen astean ordea, egoerak berdin jarraitzen du; linea hauen erabiltzaile asko ohitu dira jada enpresaren APP-a erabiltzea, atzerapen eta ezeztapenen berri izateko, baina Bilboko aldirikoaren erabiltzaile kaltetuen plataformak maiz jasotzen ditu haien kexak, eta hala izaten jarraituko duela dirudi, neurri zorrotzagoak hartu arte.