EHU-ko irakasle-ikertzaileak grebara deituta daude asteazkenean lan baldintzen prekarizazioa salatzeko

uriola.eus 2023ko urr. 9a, 11:19

Argazkia: EHUko Prekarioen Koordinadora

Irailaren 20an ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuetako ordezkariek EHUko irakasle eta ikertzaile guztiak deitu zituzten grebara.

Martxoan indarrean sartu zen LOSU Espainiako Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa. Lege honek iraksalre ordezkoeri lanaldi partzialak eta 800 euroko soldatak eskeintzera eraman du Euskal Herriko Unibertsitatea. Irailak 20an egin zen elkarretaratzea Leioako campusean, ordezko irakasleen egoera “onartezina” dela salatzeko eta lan-egoeren okerragotzea aspalditik datorren eta irakasle ikertzaile guztiei eragiten dien kontua dela plazaratzeko. 5500 irakasle eta ikertzaileei egin zitzaien asteazken honetan egingo den lanuztera.

Urteetan luzatutako egoera

Sindikatuek EHUren egoera “egiturazko arrazoiek” eta “behar bezalako finantzaketa ezak” ekarri dutela azaldu dute. Bozeramaileen esanetan, urteak daramatzate ordezko irakasleen baldintzak okertuz eta gutxituz joan diren ikusten; ordezkaritza batzuk berandu egiten dituzte, lan karga asko ordezkatu gabeko lankideen gain utzita, irakasleen egoeran ez ezik, ikasleenean ere eragiten duena.

Ordezko irakasleak kaltetu nagusiak

Onartutako lege berriaren arabera, ordezkoak irakaskuntza orduak betetzeko soilik kontrata daitezke, ikerkuntza ordaindu gabe uzten duena. Errektoretzak Irakasleen Plan Zuzendaria aipatu du egoera honi irtenbidea emateko: ordezkoak eta irakasle atxiki berriak ez direnen gainerako irakasleen irakaskuntza kreditu ahalmena handitzea; baina sindikatuen bozeramaileen hitzetan “urte gutxi barru izango diren erretiroen kontura kontratatu dituzten irakasle laguntzaile doktore batzuez gainera, ez dugu plan horren arrastorik ezagutzen”

Grebara deikura

Eskarien zerrenda luzea izango da beraz asteazkeneko greban: lanaldi osoko irakasle-ikertzaileen ordezkoen kontratuak lanaldi osokoak izatea, lanaldi partzialean dauden irakasleen gainerako jarduerak aitortu eta ordaintzea, soldatak orokorrean, egungo bizitzaren garestitzeari aurre egiteko adinako igoera, eta finantzaketaren igoera, eaeko BPGaren %1era iristeko