ELA, LSB-USO, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituriko hiru eguneko greba hau, azkenaldian izan diren beste zenbait mobilizazioren ostean, Gasteizen pasa den astean egin zen tranbiaren bide mozketa, esateko. Zerbitzu minimoak %100ekoak izango dia larrialdi, hemodialisis tratamenduak, zerbitzu onkologiko edota eguneko ospitaleko zerbitzuetako garraio beharretan, baita ospitale arteko garraioetan eta beste zenbait kasu zehatzetan ere.
Sindikatuek anbulantien patronalak “blokeo etengabea” ezarrita duela salatu du, haien eskaerei inongo erantzunik eman gabe, eta sabotaiak jaso izan dituzten anbulantzien kasuak hitzarmenak bertan behera uzteko erabiltzea aurpegiratu diote patronalari. Honen aurrean, garraioan lan egiten dutenen lan-baldintzak Osakidetzako langileriarenaren parekoak izatea aldarrikatu dute sindikatuek. Gainera, azaldu duten bezala, “badakigu enpresari finantziazioa %30 igo dela konkurso berri honetan, langileak hilabete amaierara iristeko gehiago eta soldata apalago batekin lan egitera behartuta dauden bitartean”. Azken bi ekitaldietan langileen eros-ahalmena %12 jaitsi dela azaldu dute sindikatuek.
Osasun Saila Indarkeriaren erabileraren aurka
Osasun Sailak sindikatuei azkenaldian indarkeriaren erabilera bultzatu duten zenbait aldarrikapen eta bideo salatzeko eskatu die. Sare sozialen bitartez zabaldu diren bideo honetan “labanak, bateak, gasolina eta molotov koktelen erabilera onartuta dagoela” helarazi da Eusko Jaurlaritzaren adierazpen ofizial gisa aurkeztuta. Honen aurrean, Osasun Sailak “grebarako eskubidea langile guztien eskubidea dela” baina “pertsona eta ondasun materialen aurkako indarkeria, eta eraginez zerbitzu minimoen eskaintzaren aurkako indarkeria, onartezina dela” azaldu du.
ELA sindikatuak, zabalduriko bideo honetan eskuartzerik izan ez duela argitu du, eta bideoa sareetatik ezabatzeren alde azaldu da, sare sozialen bidez eginiko adierazpenean.