Hasi dira jada gabonetako argiak jartzeko lanak

uriola.eus 2023ko urr. 10a, 13:09
Argazkia: Bilboko Udala

Urriko lehen astearen ondoren, Udalak hasi ditu argiak jartzeko lanak 30 gradurainoko tenperaturarekin.

Urtero lez, Areatzako zuhaitzek badituzte jada soinean 2023ko azken txanpa iragartzen duten argiak. Aurten bada berezitasunik ordea itsasadar ondotik paseoa eten eta argien muntaketara begira gelditu direnengan: kamiseta eta galtza motzak, eguzkitako betaurrekoak, eta gaurko iragarrita dauden 27 graduei aurre egiteko beharrezko ur botilak eta bestelakoak.

Uda giroan argiei begira dauden haiei bapatean gogorarazi dizkie Areatzako 120 zuhaitzetako argiek, bi hilabete eskas barru gabonetarako prestakuntzak egiten bete betean aurkituko direla, aurten ordea, ez dago oso argi esku artean gaztainak edo izozkiak izango dituzten. Pasa den urtean gaur bertan hasi ziren kale saltzaileak udazkeneko fruitu erakusgarri hau saltzen, ikusteke dago oraindik ia aurten ez diren izozkigileak izango urtaro honetan arrakasta gehien izango dutenak.