Irailaren 20an ELA, LAB, Steilas et CCOO sindikatuetatik ordezko irakasle eta ikerlarien lan-baldintzak salatzeko egin zuten gaurko grebara deikura. Ordezko irakasleei lan-kontratu partzialak eta 800 euroko soldatak eskaintzen zaizkie, ikertzaileak direnen kasuan, gainera, irakaskuntza orduak betetzeko soilik soilata jasota, ikerketa lanen trukean ezer jaso gabe. Sindikatuek “egitura-arazoak” direla jarri zuten mahai gainean, urteak zear irakasleen egoera okertuz joan dela, lan-kargen banaketetan desberdintasun agiriak sortuz, eta hezitzaileen eros-ahalmena murriztuz, hezkuntzan finantziaziorik ikusten ez den bitartean.
Greba historikoa
Antolatzaileek mobilizazioetan izan den partehartzea “historikoa” dela azaldu dute sare sozialen bidez “Urteak ez zela gurean halako greba eta mobilizazio hain handirik”. Izan ere, irakasleen %85ak egin du bat grebara, %90%ak ordezko irakasleen kasuan, eta hezkuntza zentroetan minimoak izan dira klaseak, azaldu duten bezala “apenas izan da klaserik eta grebak izan duen jarraipena ia erabatekoa izan da”.
Irakasleen testigantzak
Ugariak izan dira baita ere gaur sarean irakurri ahal izan diren testigantzak, heziketako langileen baldintzak erakutsi dituztenak, baten baino gehiagotan. Katixa Agirre idazle eta EHUko irakasleak txio baten bidez helarazi du ordezko irakaslea izan zela EHUn 5 urtez, “kontratu desberdinak izan nituen baina orohar duintasunez bizi ahal izan nuen eta doktoregoa egiteko denbora izan nuen. Orain guztiz prekarizatu nahi dute ordezkoaren figura, ezingo dute hortik bizi eta ezingo dute ikertu”. Asko dira baita ere ordezko lanetan ibilita lan-egoera kaxkarrak bizi izan dituztenak ere.
Borrokan jarraitzeko gogoz
EHUko Prekarioen Koordenakundea osatzen duten irakasle eta ikertzaileek “salaketa eta mobilizazio dinamika” hauekin jarraitzeko “determinazioa” dutela azaldu dute, egoera konponduko duten neurriak hartzen diren arte.