Artxandako parkearen berriztapenaren inguruko galderak argitzeko agerraldia egin du Udalak

uriola.eus 2023ko urr. 16a, 16:08
Argazkia: Jose A. (Flickr)

EAJko Asier Abanza oposizioarekin bildu da gaur Artxandako topagunearen parkeari buruzko galderei erantzuteko.

Tentsio handia ari da izaten azkenaldian EAJ eta oposizioko alderdien artean hirigintzan hartzen ari diren zenbait hautu direla eta. Ustez ingurumenaren eta “Bilbo Berde” baten aldeko proiektuen jasangarritasuna zalantzan jarri izan da behin eta berriz azken hilabeteetan, eta, gaurkoan ere, hau izan da agerraldiaren muineko gaia.

"Parkea, eta ez parkinga"

Asier Abaunza hirigintza lanen eta plan estrategikoen zinegotziak Atxondon espazio berdeak areagotzearen aldeko erabakia plazaratu du, egungo aparkalekuak tokialdatuz, eta 319 zuhaitz landatuz. Lan hauek egiteko moztuko dituzten 102 zuhaitzetako asko sasiakaziak direla gehitu du zinegotziak, zuhaitz espezie inbaditzaile bat alegia.  Esteban Goti PPko zinegotziak zuhaitz berri hauek ordezkatuko direnak bezain hostotsuak izango diren duda azaldu du, baita Abaunzaren iritziaren aurkako bere ikuspuntua zinegotziaren iruzkinaren ostean; “badirudi zuhaitzak egitea bakarrik hartzen dugula kontuan” plazaratu baitu Abaunzak Artxandan plaza berriak ereikitzeko hautua defendatzeko orduan. Hirigintza proiektu ustez berdeen inguruan mintzatu da Ana Viñals, Elkarrekin Podemoseko ordezkaria ere, hirigintzan duela 20 urteko planteamendu berdinarekin jarraitzen duela Udalak, eta “zuhaitz bakoitza altxor bat dela”, bizi dugun krisi klimatikoan.

Kolaborazio eza mahai gainean

Bildu eta Podemoseko zinegotziek Artxandako parkearen proiektuan izan den kolaborazio eza salatu dute, Abaunzak kritikak onartu ditu, oposizioarekin elkarlanik eduki ez dutela esaten. Lankidetza estuan egon direla azaldu du, hori bai, Artxandako auzokideekin, haiena izan dela aparkaleku kopurua mantentzeko eskaera (proiektaren lehenengo bertsioan egungo 436tik 402 plaza mantenduko ziren), baita Artxandara iristeko bideen hobekuntza ere. Autoen erabilera erraztea erantzuna ez dela azpimarratu dute behin eta berriro ordea beste alderdietako zinegotziek. Viñalsek egoeraren gakoa zerbitzu publikoak indartzea dela azaldu du, EH Bilduko Asier Gonzalezek ere babestu duen iritzia “bizilagunen kezka nagusia udal zerbitzuak indartuko al diren da”, finantziaketa handiago batez konpon litzatekeena, bere hitzetan.

Artxandako topagunearen parkea eztabaida askoren iturri izaten ari da, izan parke zaharraren espazioen berrerabilketak sortutako galderen, zein Udala izaten ari den kudeaketaren harira, proiektu aurkezpenen datak luzatu eta kostuak areagotzearen ondorioz. Proiektuaren jasangarritasuna ere kezka nagusi bilakatu da, Bilboko beste zenbait proiektutan izan diren zuhaitz mozketek sortutako herritarren kexak direla eta. Udalak aztertu beharko du erabaki hauek jasangarritasun agenda betetzea ahalbidetuko duten edo ez.