EAEko Auzitegiak euskeraren erabilera lehenesten duen udal legearen zenbait atal baliogabetu ditu

uriola.eus 2023ko urr. 17a, 14:24

Voxen helegitea onartua izan da: hiru agindu eta beste lau artikuluren atal batzuk baliogabetu ditu Auzitegi Nagusiak.

EAEn euskeraren erabilera lehenensten duen arauen aldaketa ekarri du Vox alderdiaren helegiteak. Hainbat artikulu baliogabetu ditu Auzitegi Gorenak: 9.2. artikulua, 11. artikuluaren 1. paragrafoa eta 12. artikulua osorik izan dira baliogabetuak, baita 18, 24, 27 eta 36. artikuluen zenbait paragrafo ere.

Baliogabetutako artikuluak

Atzera botatako artikuluen artean daude  9.2. artikulua, hizkuntza-plangintza udal jarduerak euskeraz egin ahal izatea baimentzen duena, tokiko udalek egoera soziolinguistikoaren hainbat alderdi jasotzea baimentzen duen 11. artikuluaren 1. paragrafoa, Euskadiko tokiko erakundeek eta tokiko sektore publikoa osatzen duten bestelako erakundeek beraien jardueretan euskara erabiltzeko planifikazio eta akordio ahalmena bermatzen duen 12. artikulua, eta dokumentu publikoetan euskara erabiltzeko lehentasuna zehazten duen 18. artikulua, baita erakundeen euskararen erabilera zehazten eta neurritzen duten 24 eta 27. artikuluetako zenbait paragrafo ere.

Azaroaren 4ko manifestazio deikura

Euskeraren aurkako bigarren epaia izan da hau, uztailean Voxek gaztelaniaren erabilera “kaltetzen” zuen 6.2 artikulua baliogabeztatu zenetik. Hontaz gain beste hainbat sententzia izan dira, halaber 2022an Erandioko udalean udaltzain bati euskera jakiteko derrigortasuna atzera bota izana, Justizia Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Aldundiaren erakunde den Uliazpe Fundazioaren lan eskaera batean euskera eskakizuna atzera botatzea, eta epaile batek Laudioko funtzionario baten kaleratzea bertan behera uztea, euskeraz ez zekiela eta, hizkuntzaren "zailtasun handia" dela eta.

Euskararen aurka hilabete hauetan izaten ari den “oldarraldiaren” ikusita, euskalgintzak mobilizaziora deitu du azaroak 4an Bilbon “oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” lelopean.