Mecaner enpresako langileek manifestazioa egin dute gaur, Jasusen Bihotzaren plazatik Bizkaia plazaraino, non Urdulizko lantokiaren egoerari buruzko bilera eduki duten Industria Saileko kideekin. Bileran mahai-gainean jarri dute Mecaner enpresaren jabe de Stellantis-ek Urdulizko lantokia itxi eta bertako produkzioa lekualdatzeko hautua, irabazi handiagoak lortzeko asmoz. Izan ere Mecanerrek azken urtean 606.000 euroko irabaziak izan ditu, 16.000 milioi baino gehiago Stellantisen kasuan, Mecaner enpresa errentagarria dela erakusten duen.
Lekualdatze erabaki honi erantzuteko, enpresa batzordeak instituzioei esku-hartzea eskatu die, Mecanerrek bere hartan zabalik jarrai dezan eta Stellantisek jaso dituen diru-laguntza publikoak itzul ditzaten, baita Urdulizko birmoldaketa industrialerako plan bat eratu dezaten ere, jasangarritasun sozial eta ekologikoa bermatuko duena.