Egunak aurrera joan ahala herri palestinarra jasaten ari den sarraskiaren zifrak goraka doazen einean, bertako herritarren ezinegona ere hazten ari da. Mudu guztian hartu du indarra Palestinarekiko batasunaren aldelko mobilizazioek, gurean “Palestinarekin Elkartasuna” ekimenak larunbatean antolatu zuen manifestazioan ere milaka lagunek hartu zituzten kaleak, Euskal Herriko bazter guztietatik etorriak estatu zionistaren genozidioa salatzeko.
Egoera okertuz dijoa egunez egun Palestinan. Gazak pairatu duen bonbardaketa eta milaka pertsonen hilketari, Zisjordanian ere gertatzen ari den indar zionisten idarkeria eta zapalkuntza gehitu zaizkie, manifestazioaren antolakuntzatik “Hamasen aurkako gudan ez gaudela” erakusten du honek, “modu askotan borrokan dagoen herri baten genozidioaren aurrean baizik”.
“Ez da distantziakide izateko unea”
Antolatzaileek manifestuan Israelgo apartheid-a “Mendebaldeko gobernuen, enpresen eta alderdi politikoen konplizitateari eta lankidetzari esker sostengatzen dela” salatu dute, estatu sionista legitimatzen duena. Honen aurrean, “distantziakide izateko unea” ez dela azaldu dute, bakearen izenean alde bietatik indarkeria etetera dei egiten duten diskurtsoak, zapaltzaile zein zapaldu maila berean jartzen dituztela azalduz, “herri baten autodefentsarako erresistentzia ezin da parekatu entitate militar kolonial inperialista batenarekin”
“Palestina askea izango da edo ez da izango”
Sarraskiaren amaiera “Israelgo eststu sionistaren desagerpenaren bidetik” eman behar dela plazaratu dute manifestuan, “ibaitik itsasora arteko Palestina aske” bat eraiki, errefuxiatutako zein erbesteratutako palestinarrak itzuli eta palestinar preso politikoen askatasuna ahalbidetuko duena.
Herritarrei parte-hartzeko deia
Antolatzaileek Euskal Herria antolatzera gonbidatu dute, palestinarekiko elkartasun aktiboa erakutsiz, Euskal Herrian adierazpen sionistarik ez normalizatzeko, Estatu sionistari boikota, desinbertsioak eta zigorrak ezartzeko ekimenak bultzatuz.