Atzeratu egingo da TAO berriaren ezarpena

uriola.eus 2023ko urr. 30a, 14:36

Arazo tekniko batzuen ondorioz, Bilboko Udalak TAO araudi berriaren ezarpena atzeratu egingo duela iragarri du.

TAO araudi berria indarrean gaur sartzea aurreikusita bazegoen ere, sistema informatikoan antzeman dituen arazo batzuen eraginez, hori atzeratzea erabaki du Bilboko Udalak, . 

Oraindik zerbitzua martxan jartzeko data berria zehaztu ez den arren, Udalak jakinarazi du  sistema ondo dabilela jakin bezain laster iragarriko duela. Beraz, oraingoz, TAO sistemak orain arte bezala funtzionatzen jarraituko du.

Udalak adierazi duenaren arabera, “TAO araudi berriaren helburua izango da urian aparkatzeko modua hobetzea eta bide publikoan aparkatzeko eskaintzaren eta eskariaren arteko oreka lortzea hiriko zonetan”.