Limpieza J. Cordoba enpresako langileek, Correosek azpikontratatutako garbiketa zerbitzuak, greba mugagabea hasi dute, soldaten ordainketa eza salatzeko. Enpresek diru publikotik etekin handiena ateratzea dutela helburu adierazi dute grebalariek.
Enpresa honek abenduan hartu zuen zerbitzua bere gain. Ordutik aurrera, asteroko mobilizazioak egin dituzte langileek, nominak atzeratu eta ordaindu ez dituztelako.
“Konpondu beharrean, kobratu gabe jarraitzen dugu (… ) eta ahaleginak egin ditugun arren, ez da inolako elkarrizketarik ez negoziaziorik egin (…). Beraz, egoera horren aurrean, greba mugagabera goaz, gure eskubideak defendatzeko”, adierazi dute azpikontratatutako langileek.
📢Bizkaiko Correoseko bulegoen garbiketaz arduratzen diren Limpiezas J. Cordobako langileek greba mugagabeari ekin diote
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) October 30, 2023
5⃣ hilabebete daramatzate dagozkien soldatak kobratu gabe
🔗https://t.co/YFXkCjQhxZ pic.twitter.com/SvV5brd4Ch