Alerta laranja aktibatuko da asteazkenean, 120 km/h-ko haize-boladengatik

uriola.eus 2023ko urr. 31a, 11:51

Haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan. Argazkia: Deia.

Alerta laranja 21:00etatik, 24:00ra egongo da indarrean, Euskalmeten gomendioz.

Bilboko Udalak alerta laranja ezarri du asteazkenerako, haizeagatik, 21:00 eta 24:00 bitartean. Izan ere, hego-mendebaldeko haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, Euskalmeten arabera.

Haize-boladei aurre egiteko gomendioak

Horregatik, Bilboko Udalak kontuz ibiltzeko gomendatu die herritarrei eta bat egin du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren aholkuekin.

Horrekin batera, hainbat gomendio publikatu ditu Udalak:

- Ateak ixtea, leihoak eta olanak finkatuz.

- Loreontziak edota kalera eror daitezkeen gauza guztiak gordetzea.

- Obrako elementuak finkatu edota kendu.

Era berean, kalean edo bidaiaren bat egitera behartuta egonez gero, beste zenbait gomendio ere eman ditu:

- Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinekin.

- Errepideko joan-etorririk ez egin, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu.

- Informatu meteorologia-baldintzei buruz.

- Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira adierazitako orduetan.