Urriaren 1ean hasi zen 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Behin sei final-laurdenak ospatu eta gero, dena prest dago finalaurrekoak hasteko.
Txapelketaren bigarren faseari azaroaren 11an emango zaio hasiera Berrizen. Bertan, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Iruri Altzerreka Martinez, Eneko Abasolo Txabarri “Abarkas” eta Koldo Gezuraga Seijido izango dira kantuan. Orotara, 18 bertsolarik parte hartuko dute finalaurrekoetan. Azkenik, Bilbao Arenako finalera hiru finalaurrekoetako irabazleak eta puntuazio onena lortu duten beste bost bertsolariak sailkatuko dira.
Hona hemen beste bi finalaurrekoen xehetasunak:
Azaroaren 18an, Santurtziko Serantes kultur aretoan, 17:00etan:
Aitor Bizkarra Ruiz
Jone Uria Albizuri
Mikel Goiriena Larrazabal
Unai Mendiburu Valor
Bittor Altube Sarrionandia
Txaber Altube Sarrionandia
Azaroaren 25ean, Lemoako udal kiroldegian, 17:00etan:
Nerea Ibarzabal Salegi
Onintza Enbeita Maguregi
Ibai Amillategi Omaetxebarria
Oihana Bartra Arenas
Josune Aramendi Perez
Aissa Intxausti Aburruza