Bilbobuseko langileriak urriak 23an eman zioten hasiera hamar eguneko greba deialdia, haietako 9 lanuzte partzialak, 24 orduko greba batekin burutuko dutena abenduaren 21ean, Santo Tomaseko azokarekin bat egiten. Asanbladan erabaki zuten deialdia egitea, patronalarekin akordio orokor bat negoziatzeko ezintasuna eta langileen eskubide eta eros-ahalmena mantentzeko nahiak bultzatuta.
Bi manifestaziora deituta daude Bilbobuseko langileak, lehenengoa goizean egin da, Elorrietako kotxeretan hasi eta udaletxearen aurreko eskaileretan amaitu dena, eta 18:00etan beste bat egingo da, Intermodalean hasi eta Plaza Zirkularra eta Kale Nagusiaren arteko gurutzaketan amaituko dena, elkarretaratze batekin.
Hilabete osoan zehar egingo dituzte lanuzteak Bilbobuseko langileek, hilak 6, 16, 22, 27 eta 29an, baita abenduaren 4am eta 2an ere. Mobilizazio deialdi hau abenduaren 21ean amaituko da 24 orduko lanuztearekin, Santo Tomaseko azokaren egunean