LAB sindikatuak Bilboko Intermodaleko langileek jasaten duten kontrola gaitzetsi du

uriola.eus 2023ko aza. 8a, 12:57

LAB Sindikatuak Bilboko Intermodalean egindako elkarretaratzea. Argazkia: LAB Sindikatua.

Sindikatuak adierazi duenez, langileak gaixo daudenean kontrola handitzeko eta beren osasuna pribatizatzeko praktikak aurrera eramaten dira.

LAB sindikatuak Bilboko Intermodaleko langileek azken hilabeteetan jasaten ari diren praktikak salatu ditu, Metro Bilbao, Avanza Durangaldea, Bilbobus eta Euskotreneko hainbat ordezkarirekin batera. Izan ere, langileak gaixo daudenean kontrola handitzeko eta beren osasuna pribatizatzeko praktikak gaitzetsi ditu.

Sindikatuak azaldu duenez, bajen jarraipena egiten duten medikuek absentismoa murriztea dute helburu, enpresaren eraginez; hau da, bajan dagoen langilea lanera lehenbailehen itzultzea. Horrek, kasu askotan, presioa dakar langileen kexekin batera.

LABen arabera, enpresak absentismoaz kexatu eta mediku-polizak kontratatzen dituzte. Baina horri aurre egiteko, sindikatuak beste modu batzuk daudela azaldu du: “Esate baterako, prebentzio egokia, behin-behinekotasunarekin amaitzera, eta abar. Arriskuen ebaluazioari, osasun-zaintzari, ergonomiari eta psikosoziologiari arreta handiago eman behar zaie”.

Horren aurrean, LABek enpresa horien eta beren praktika mafiosoen aurka langileak antolatzera eta mobilizatzera deitu ditu, praktika horiekin amaitu arte.