Jon Maiak “Kantu berri bat gara” disko/liburua aurkeztu du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Obra berria, beraz, “Kantu nat gara” obraren segida izango da.
Lan honek kantu berriak izango ditu, lau bertsio izan ezik (Gozategi, Pello Reparaz, Negu Gorriak eta Gari).
Gainera, “Kantu berri bat gara”-n goi mailako kolaboratzaile berri bat du: Silvio Rodriguez. Musikagile kubatarrarekin batera beste hainbat kolaboratzaile gehiago dira; hala nola, Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde, Ulu media eta Elizondoko Abesbatza Ttikia .
Jon Maiak gurean aurkeztu du gaur bere "Kantu berri bat gara", "Euskal Herria B"-ren garrantzia azpimarratu eta bertan ziren euskara ikasleei eta Otxarkoagako lagunei disko-liburua dedikatu die
— Zenbat Gara elkartea (@ZenbatGara) November 8, 2023
@maia_jon @kafeantzokia @gabrielaresti @PaYaKonpartsa @itziarituno pic.twitter.com/O1rlilAP89