OPA Herri Plataformak

Osasungintza-eredu berria aldarrikatzeko manifestazioa, larunbatean

uriola.eus 2023ko aza. 9a, 13:03

Azaroaren 11ko manifestazioaren aurkezpena. Argazkia: OPA Herri Plataformak.

Azaroaren 11n, Osasun Sistema Publikoaren eredua eraldatzearen aldeko manifestazioa gauzatuko da Bilbon, Osasun Publikoaren aldeko plataformen koordinakundeak antolatuta.

OPA Herri Plataformakek, Osasun Publikoaren aldeko plataformen koordinakundeak, osasungintza-eredu berri batean sorrera aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du azaroaren 11n, Bilbon. Honakoa, Gasteizen eta Donostian ere egin da.

2023ko apirilean, plataformak Euskal Osasun Sistema Publikoak urteetan jasan duen narriadurak plazaratu zituen manifestu baten bitartez. Horrekin batera, manifestazioa ere burutu zuten.

Hori horrela, eta manifestazio horren arrakasta ikusita, “aurrerapauso” bat ematea erabaki du OPA Herri Plataformakek manifestazio berri honekin: “Orain aurrerapauso bat ematea erabaki dugu, eta osasungintza publikorako eskatzen ditugun norabide aldaketarako konponbideak mahai gainean jarri nahi genituzke”.

Horregatik, eredua aldatzea “behar-beharrezkoa” dela dio koordinakundeak, zainketaren garrantzia azpimarratuz: “Ziur gaude konponbidea zainketa-sistema integral, publiko eta kalitatezkoa ezartzean datzala, bizitzaren etapa guztiak bermatuko dituena, eta hori guztia eragindako administrazio publikoen arteko lankidetzatik sortu behar dela”. Gainera, Lehen Mailako Arreta “birsortzea” ere ezinbestekoa dela azpimarratu du.

Horrenbestez, osasungintza-eredu berri horren sorrera aldarrikatzeko, OPA Herri Plataformakek koordinakundeak dei egin die herritarrei 2023ko azaroaren 11n, larunbata, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo diren manifestazioetan parte har dezaten.