Azaroaren 10ean, ostiralean, hasiko da Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko 65. edizioa. Aurten, 43 estatuetako 128 pelikulek parte hartuko dute; horien artean, Euskal Herriko 7 metraje laburreko film. Horrekin batera, Felix Linares bilbotarrak jasoko du Ohorezko Mikeldi saria.
Zinebiko proiekzioak bi atal ezberdinetan bereiziko dira: sekzio ofiziala eta beste produkzioak. Sekzio ofizialean, 35 estatu ezberdinetako 58 estreinaldi izango dira.
Hain zuzen ere, sekzio horretan parte hartuko dute Euskal Herriko zazpiak: Betiko gaua (Eneko Sagardoy, 2023), Ximinoa (Itziar Leemans, 2023), La mujer ilustrada (Isabel Herguera, 2023), Todo lo cubre la sal (Joana Moya, 2023), Agrio (David Perez Sañudo, 2023), In a Nearby Field (Laida Lertxundi eta Ren Ebel, 2023) eta Memories of an Empty House (Bruno Carnide, 2023).
Ohorezko Mikeldi saria
Edizio honetan, bilbotar batek jasoko du Ohorezko Mikeldi saria. Hain justu ere, Felix Linares kazetari eta zinemazalea izango da zorionekoa.
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdi zazpi egunetan zehar ospatu egingo da, beraz: azaroaren 10etik, 17ra arte. Proiekzioak ikusteko sarrerak eskuragarri daude jada Golem Zinemakeko leihatilan.
⭐ Félix Linares zinema kritikari eta kazetariak Ohorezko Mikeldia jasoko du, ostiral honetan, #zinebi65 jaialdiaren hasiera ekitaldian 🔗 https://t.co/aeel3D9qeF pic.twitter.com/YXamIfsqFO
— ZINEBI (@ZinebiFEST) November 8, 2023