Baditugu jada Errigorako zozketen irabazleak

uriola.eus 2023ko aza. 10a, 12:02

Errigorako zozketaren kartela. Argazkia: Errigora.

Aurten, ekimenaren hasieraren hamargarren urteurrena ospatzeko, Errigorak haren sorreran eskeini zuen saskiari keinu egin dio, 50€-ko saskia eskainiz.

Hamargarren urtez jarri du aurten martxan Errigorak "uzta euskerari puzka" ekimena, Nafarroa hegoaldekoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabaltzeko eta zonaldeko euskalgintzari ekarpena egiteko helburuarekin. Aurten, ekimenaren hasieraren hamargarren urteurrena ospatzeko, Errigorak haren sorreran eskeini zuen saskiari keinu egin dio, 50€-ko saskia eskainiz.

Bada, urriaren 23an hasi zuen zozketa abian Uriolak eta, orotara, 3 saski eta bi pertsonentzako Lezaun Upategian bisita eta bazkaria zozketatu ditu. Hala, behin zozketan parte hartzeko epea bukatu eta gero, honakoak izan dira 3 saskien irabazleak: Edurne Pereda Prieto, Begoña Escudero Bizkarguenaga eta Mari Mar Hernandez Hernandez. Bi pertsonentzako Lezaun Upategiko bisita eta bazkaria, ordea, Iñaki Luzuriagarentzat izango da.