Azaroaren 11n, Palestinar erresistentziaren aldeko manifestazio jendetsua izan zen Bilbon, eta baita Euskal Herriko beste hainbat hiriburuetan ere. Horietan, Israelen desegitearen aldarrikapena luzatu du Palestinarekin Elkartasuna ekimenak.
Hala ere, ekimenak “nahikoa ez” dela adierazi du, eta Israelen desegitea eskatu du: “Elkartasun hori ez da nahikoa izaten ari Gazako genozidioa gelditzeko (...) Palestina libre izango da edo ez da izango. Guretzat, irtenbidea Israelgo erakunde sionistaren desegitea da”.
Horrekin batera, herri palestinarrarekiko elkartasuna indartzeko una dela argi azaldu du Palestinar Ekimenak, Palestinarekiko elkartasun “uholde geldiezina” dela gaineratuz. Bilbokoarekin batera, Hendaian, Maulen, Irunen, Gasteizen eta Iruñean ere manifestazio jendetsuak izan ziren.
[Bilboko jarraipena]
— Palestinarekin Elkartasuna (@Palestinarekin) November 11, 2023
Jendetza batu da Eliptika plazan. Espainiako Gobernu Delegaritzaren aurrean agiri bat irakurri dugu, PSOEren gobernuak sionismoarekin duen konplizitatea salatzeko. pic.twitter.com/PvGdiEuS9Z