Azaroaren 19an, igandean, ospatuko da Bilboko Herri Krosaren 34. edizioa. Aurtengo berezitasunen artean, Athletic Clubaren 125.urteurrena ospatzeko kamiseta eta ibilbide berezia daude.
Lasterketak eta Bilboko taldeak balioak, printzipioak eta filosofia partekatzen dutenen heinean, lankidetza erraza izan dela adierazi dute antolatzaileek.
Berritasunak
Lankidetzak bi berrikuntza berezi utziko ditu:
- Herri Krosaren kamiseta. Aurtengoa zuri-gorria izango da.
- Ibilbidean aldaketa. Izan ere, bosgarren kilometroa San Mamesetik igaroko da, zelaiari buelta emanez.