Bilbobuseko lanuzte partzialen laugarren eguna, ostegunean

uriola.eus 2023ko aza. 15a, 14:40

Bilbobus. Artxiboko argazkia.

Langileek lau orduko bi lanuzte egingo dituzte: 07:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Bilbobuseko langileek laugarren greba eguna egingo dute bihar, osteguna, euren eskubideak eta erosahalmena mantentzea aldarrikatzeko. Lau orduko geldialdi partzial horiek goizez eta arratsaldez egingo dira.

Hain zuzen ere, 07:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egingo da geldialdia.

Biharko lanuzteetan ere manifestazioa egingo dute. Goizekoa, 08:00etan abiatuko da Elorrietatik. Arratsaldeko manifestazioa, aldiz, Intermodalean hasiko da 17:00etan.

Gogoratu beharra dago, azaroan zehar hiru lanuzte gehiago baieztatu dituztela langileek, 22an, 27an eta 29an, eta beste bi abenduan, 4an eta 12an. Mobilizazioekin amaitzeko, 24 orduko lanuztea egingo da abenduaren 21ean, San Tomas egunean.