Bizkaiko kiroldegietako langileek lanuzteak iragarri dituzte

uriola.eus 2023ko aza. 17a, 19:13

Argazkia: LAB

Gaur goizean Bizkaiko kiroldegietako langileek mobilizazioa antolatu dute hitzarmen berri baten falta salatzeko. Iragarri dutenez, horren harira, lanuzteak iragarri dituzte abenduaren 11tik 12ra.

UGT, LAB, CCOO eta ELA sindikatuak antolatuta, Bizkaiko kiroldegietako langileek manifestazioa egin dute gaur, 11 hilabete hitzarmen berririk gabe daramatela salatzeko.

Adierazi dutenaren arabera, “Osasunaren zaintza aktiboaren eskaintza publikoaren izenean saltzen dituzte beren zerbitzuak; beraz, lan-baldintzak garatu egin behar dira, profesionalizazio maila garatu den neurri berean. Besteak beste, Kirol Lege berriak exijitzen dituen betebeharrak isla izan behar du hitzarmen berrian”.

Gaurko mobilizazioaz gain, egoerak eragindako haserrea adierazteko, abenduaren 11rako eta 12rako lanuzteak iragarri dituzte goiz zein arratsaldez (9:30etik 11:30era eta 17:30etik 19:30era).