Azaroaren 18an, larunbatean, Bilboko kuartel militarrean ekintza antimilitarista gauzatu zuen Sinkuartel konpartsak, horren eraisketa eskatzeko. #Botakuartela lelopean, espazioa auzoarentzat berreskuratzea eta gastu militarrak helburu sozialetara bideratzea ere nahi dute.
Goizeko 11etan egindako indarkeriarik gabeko ekintza horretan, konpartsakideek kuartel militarretik lehen harriaren kentzea aldarrikatu dute.
Ekintzaileen arabera, gerra gizarteriaren aurkako krimena da, eta gizarte zibila da, beraz, gehien sufritzen duena. Horrekin batera, kuartelak Irala auzoari “kentzen” dion 6.500 metro karratuko lurra auzoaren eta hiriaren beharretara bideratu beharko liratekeela gaineratu dute.
ANTIMILITARISTEK LEHENENGO HARRIA KENDU DUTE BILBOKO KUARTEL MILITARRETIK. Larunbat honetan, azaroaren 18an, #antimilitarista ekintzaileek ekintza publiko bat egin dute #Bilboko kuartel militarretik lehen harria kentzeko. Haria🧵👇 pic.twitter.com/Hbp78zoMKV
— KEM-MOC BILBAO (@MOCBILBAO) November 18, 2023