Euskara

Ostegunean izango dugu Berbagunearen X. edizioa, San Mamesen

uriola.eus 2023ko aza. 22a, 10:32

2023ko Berbaguneko aurkezpena, San Mamesen. Argazkia: Athletic Club.

Ekimenak 1.500 lagun bilduko ditu egun osoan zehar euskaraz hitz egiten.

Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Bilboko X. Berbagunea antolatuko da 2023ko azaroaren 23an, San Mames futbol zelaian. Ekimen horren erronka euskararen erabilera kalera ateratzea izango da euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin euskaraz berbetan jartzen.

Proiektua Athletic Club eta Ulibarri euskaltegiaren arteko elkarlanak sortutako emaitza izan da, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta.

Berbagunean adin eta egoera guztietako euskaldunak, ikasleak eta euskaltzaleak biltzen ditu. Guztira, aurtengo edizioak 1.500 lagun izango ditu, hainbat gairi buruz euskaraz hitz egiten.

Funtzionamendua

Egunean zehar lau txanda antolatuko dira; hiru txanda goizez eta bakarra arratsaldez, hain zuzen ere.

  • Lehen txanda (09:30-10:30)
  • Bigarren txanda (11:00-12:00)
  • Hirugarren txanda (12:30-13:30)
  • Laugarren txanda (17:00-18:00)

Partaideak mahaietan antolatuta izango dira. Bertan, moderatzaile bat izango dute, sei mahaikideen arteko elkarrizketa sustatzeko helburuarekin.

Izena emateko, hemen: berbagunea.eus

Berbagunea 2023ko kartela