Joan den larunbatean, azaroak 25ean, Lemoan ospatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Bertan, Nerea Ibarzabal gailendu zen 638 punturekin. Markinarraz gain, kantatu zuten beste hiru bertsolarik lortu zuten finalerako txartela: Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Aissa Intxausti.
2021.eko edizioarekin alderatuta hainbat nobedade izango dira. Besteak beste, bi aurpegi berri (Oihana Bartra eta Aissa Intxausti) izango ditu finalak eta kantuan arituko diren zortzi bertsolarietatik bost emakumeak izango dira.
Oihana Bartra berriz ere finalean
Azkeneko edizioetan finalaurrekoetako langa pasa ez badu ere, Bartrak badaki jada zer den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatzea. Izan ere, Santutxuko bertsolariak 4. postua lortu zuen 2014ko edizioan.
Finaleko xehetasunak
Esan bezala, erabakita geratu dira Bizkaiko bertsolari txapelduna izateko kantuan arituko diren zortzi bertsolariak. Finalari dagokionez, abenduaren 16an ospatuko Miribillako Bilbao Arenan. Saioa 17:00etan hasiko da eta sarrerak bertsosarreak.eus webgunean dituzue eskuragarri.