Bilbao BBK Live jaialdiak 2024ko ediziorako lehen artistak aurkeztu ditu gaur. Horien artean, Zea Mays, Shinva eta Airu euskal taldeak daude. Aurreko edizio guztietan bezala, Kobetamendi izango da jaialdiaren agertoki naturala, 2024ko uztailaren 11tik 13ra arte.
Talde euskaldunekin batera, nazioarteko ere izango ditu jaialdiak. Kanadako Arcada Fire indie taldea eta Ingalaterrako The Prodigy, musika elektronikoaren antzindariak, dira garrantzitsuenetarikoak.
Guztira 29 artizta aurkeztu ditu antolakuntzak: Arcada Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, Khruangbin, Parcels, Airu, Alvvays, Los Bitchos, Cymande, Death from Above 1979, Derby Motoreta´s Burrito Kachimba, El Columpio Asesino, Ezra Collective, Floating Points, Folamour AV, Jimena Amarillo, Jordan Rakei, JPEGMafia, Mulatu Astatke, Nerve Agent, Noname, Overmono live, Queralt Lahoz, Ralphie Choo, Sen Senra, Shinova eta Zea Mays.