Bilbobuseko langileak zerbitzu bakoitzeko lau orduko lanuzteekin jarraitzen dute. Era horretan, gaur goizean goizeko 8:30etatik 12:30etara izan dira, eta arratsaldean 16:30etatik 20:30etara luzatuko dira lanuzteak gaurkoan. Horretaz gain, beste jardunaldietan egin duten antzera, elkarretaratzea antolatu dute Udaletxearen aurrean. Arratsaldean ere hala egin dute, 18:00etan hasi duten mobilizazioarekin, Plaza Biribilean bukatuko dena, hain zuzen.
Adierazi dutenez, negoziazio prozesuak aurrera egin ezean, lanuzte partzialekin jarraitzeko asmoa dute. Alde horretatik, hurrengo lanuzteak abenduaren 12rako iragarri dituzte, baita abenduaren 21ean 24 orduko greba ere, San Tomas egunean, hain zuzen.