UPV/EHUko Ekopol ikerketa taldeak, ‘Trantsizioan galduak’ izenpean, musikarekin lotutako jardunaldia antolatuko du Bilboko Kafe Antzokian, abenduaren 12an.
Jardunaldiak bi saio izango ditu, bata goizea eta bestea arratsaldean.
Lehenengo saioa, 10:30etatik 13:30etara burutuko da. Musikaren industria oinarri, hainbat hizlari izango dira gonbidatu: Gaizak Insunza (Audience taldeko kidea eta UPV/EHUko Ekonomia irakaslea eta ikerlaria), Ainara Legardon (Musikaria eta abokatua) eta Nando Cruz (Musika kazetaria). Hori horrela, bakoitzak bere gai propioa landuko du saioan barne.
Arratsaldeko saioa, aldiz, 16:00etan hasi eta 19:00etan bukatuko da. Azken honetan, DJ Reimyk eta FILA O-ko artistek musika saioak eta eztabaidak bateratuko dituzte.