Elkarretaratzea

Ibarrekolandako etxegabetze saiakera salatu du Kontseilu Sozialistaren Etxebizitza Sindikatuak

uriola.eus 2023ko abe. 11a, 17:35

Bilboko Etxebizitza Sindikatuak egindako elkarretaratzea. Argazkia: Kontseilu Sozialista.

Servi-Okupas desokupazio enpresak azaroaren 28an egindako etxegabetze saiakera salatzeko mobilizatu da Kontseilu Sozialistaren parte den Etxebizitza Sindikatua.

Bilboko Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratzea egin du Ibarrekolandan, Servi-Okupas desokupazio enpresak azaroaren bukaeran egindako etxegabetze saiakera salatzeko. Horrekin batera, sindikatuak deialdi gehiago izango direla gogorarazi du.

Hain zuzen ere, azaroaren 28an izan zen saiakera. Egun horretan, Alacanteko desokupazio enpresak auzoko Celestino Maria del Arenal plazan izan zen etxegabetzea egiteko nahian.

Eraikineko bizilagunek enpresako langileen jokaera bortitzak eta mehatxuak jaso zituztela salatu zuten.

Hori horrela, Bilboko Etxebizitza Sindikatuak desokupazio enpresen izaera faxista salatu du, etxegabetze saiakera guztiei aurre egingo dietela gaineratuz: “Ez dugu onartuko ez desokupazio-enpresen biolentzia, ezta edonolako etxegabetze saiakerarik ere (...) Desokupazio-enpresen aurrean ez instituzioek, ez epaitegiek eta are gutxiago Poliziak, ez gaituzte babestuko”.