Bilboko Kafe Antzokiak 1995eko abenduaren 15ean zabaldu zituen ateak, antzina San Vicente zinema aretoa izandako lekuan. Hortaz, gaur, 28 urte bete ditu aretoak.
Antzokiari esker, euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekimen garatuz joan dira. Kultura ikuskizunekin batera, beste hainbat elkartek ere lan egiten dute bertan; hala nola, euskara hutsez igortzen duen Bilbo Hiria irratia edo Zenbat Gara elkartea.
Halaber, eraikin berean, Gabriel Aresti euskaltegi famatua ere badago. Izan ere, hori baita Euskal Herriko euskaltegirik handiena.
Gabonetako kontzertu berezia
Urteurrena ospatzeko, ekitaldi berezi izango du Kafe Antzokiak abenduaren 16an. Hain zuzen ere, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du bertan bere taldearekin batera.
Oñatiko euskal abeslariak 22:00etan emango dio hasiera ikuskizunari, euskal pop-rock zaleak bilduko dituen antzokian.
Sarrerak Bilboko Kafe Antzokiko webgunean dira salgai.