Urtero bezala, Bilboko Konpartsek San Tomas eguneko azoka antolatu du Bilboko Areatzan. Bertan, ekintza ezberdinek jendez beteko dute ingurua, goizean goizetik.
Egunarekin hasteko, irrati saio berezia izango dugu Bilbo Hiriaren eskutik. Izan ere, egun osoak ematen duena laburbilduz joango dira lankideak, jarraipen berezia eginez.
Hala, 11:00etan txosnen irekiera izango dugu, gune gastronomikoaren irekierarekin batera. Bertan, txerriki eta indaba banaketa izango dugu, 12:00etatik aurrera.
Ondoren, bertso saioa izango dugu, 13:00etan. Solasaldiak gonbidatu bereziak izango ditu; horien artean, Oihana Bartra bilbotarra eta Aissa Intxausti. Biak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean izandakoak. Horiekin batera, Maite Sarasola eta Paule Loizaga ere izango dira.
Arratsaldean zehar, gaiteroek eta erromeriak musikaz girotuko dute Bilboko Areatza.