Eragile ezberdinek elkarretaratzea deitu dute gaur, asteazkenean, 20:00etan, larunbatean Aitor Zabaleta omentzeko ekimenean Ertzaintzak egindako operazioa salatzeko. Hori horrela, abenduaren 16an poliziak izandako jarrera “justifikaziorik gabekoa” dela aipatu du Sortuk.
Larunbatean, Athletic eta Atletico Madrilen arteko partidaren atarian, Madrilgo zale ultra faxistek orain dela 25 urte eraildako Aitor Zabaleta euskal zalearen oroimen ekitaldia gauzatu zen Iñigo Cabacas plazan.
Hori horrela, Ertzaintzaren operazioak galarazi egin zuen aipatutako ekitaldia eta bertaratutako kide guztiak identifikatu zituen. Horrekin batera, poliziek Kirruli Herriko Tabernan eta inguruko beste bi lokaletan miaketak burutu zituzten.
Horrenbestez, gertatutakoa salatzeko eta Aitor Zabaleta omentzeko elkarretaratzea egingo da asteazkenean, Iñigo Cabacas plazan, 20:00etan.
Iñigo Cabacas hil zuten lekura bueltatu dira borreroak. HNTren Aitor Zabaletari egindako omenadia jazarri dute eta hainbat lokaletara sartu izan dira.
— I.C Herri Harmaila (@ICHHarmaila) December 16, 2023
ASKI DA! pic.twitter.com/UkeVoE3mYs