Errege magoak, olentzerorekin batera, gabon garaiko ikurretako bat dira. Era horretan, hasi berri den 2024. urte honetan ere, Bilbon ekialdeko hiru errege magoek aurtengo kabalgata ospatuko dute.
Ekitaldiari arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera Kale Nagusian zehar, María Díaz de Haro kaletik abiatuta. Ibilbidea Bilboko Udaletxeraino luzatuko da. Lehendabiziko karroza 19:30etan iritsiko da. Bertan, Juan Mari Aburto alkateak Meltxor, Gaspar eta Baltasarri harrera egingo die. Jarraian, hiru erregeak Udaletxeko balkoira igoko dira eta ekitaldiari agurra emango diote bertatik.