Bilboko Zinemaldi Fantaskikoak (FANT) aurten 30 urte betetzen ditu. Horregatik, ekintza berezi bat ospatuko dute: “Robot Dreams” filmari buruzko erakusketa. Ekitaldia urtarrilaren 10ean estreinatuko da La Bolsa Udaltegiaren Ganbaren eta urtarrilaren 24ra arte izango da aukera ikusteko.
Erakusketa Pablo Berger zuzendari bilbotarraren Robot Dreams filmaren ingurukoa izango da. Hain zuzen ere, Bergerrek zuzendutako animazio honen munduaren sorkuntzaren fase ugari aztertzen ditu lanak.
Horrekin batera, urtarrilak 10eko inaugurazioan, mahai inguru bat izango da erakusketaren ostean. Kike Infame ilustratzaileak moderatutako “¿Sueñan los androides con perros animados?” izango dugu beraz La Bolsan, 19:00etan.
Azkenik, estrenaldiaren egunari amaiera emateko, Jose Luis Agreda ilustratzaile eta arte zuzendariak bisita gidatua egingo du 20:30etan.